AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialista
2024/05/21 08:17

Palestinarekiko elkartasuna kriminalizatzen eta zigortzen jarraitzen dute hamaika txokotan. Baionan (Lapurdi) izan da errepresio kasu bat berriki: atzo, joko olinpikoen zuzia igaro zen bertatik, eta ekitaldi bat egin zuten horren harira. Herriko Etxe aurrean izan zen hainbat pertsonaren protesta-ekintza bat, zuzia handik pasatzean: Palestinaren alde eta estatu sionista nahiz bere konplizeak egiten ari diren sarraskiaren kontra jo zuten protestara, palestinar banderak eskuan. Protestan parte hartu zuten lagunen kontra oldartu ziren polizia-indarrak.

Ekitalditik indarrez bota zituzten manifestariak poliziek, miatu egin zituzten eta atxilo eraman zituzten. Hainbat orduz izan zituzten gatibu komisarian, eta gutxienez 945 euroko isunak ezarri dizkie Poliziak. Kostu horiei aurre egiten laguntzeko, ondoko bilketa jarri dute martxan: https://www.helloasso.com/associations/elkartasun-kutxa/formulaires/4.

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, "frantses gobernuak hastapenetik kriminalizatu du Palestinarekiko elkartasun adierazpen eta mobilizazio oro, Israelgo Estatu sionistarekin duen aliantzan berretsiz".

EZ DAGO IRUZKINIK