AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/09/22 10:36

Joan den asteartean, emakume bati eraso zion bere mutil lagunak Baionako (Lapurdi) etxebizitza batean, Ipar Euskal Herriko Itaiak jakinarazi duenez. Emakumea kolpatu zuen 23 urteko gizonak, eta etxeko komunean ezkutatu eta gotortu behar izan zen neska, kolpeetatik babesteko. Larrialdi-zerbitzuekin harremanetan jartzea lortu zuen, eta atxilo eraman zuten erasotzailea.

EZ DAGO IRUZKINIK