AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Euskal Irratiak
2024/11/28 11:10

Gaur goizean, Frantziako Poliziak bi militante politiko atxilotu ditu Baionan (Lapurdi), Berria-k jakinarazi duenez. Atxiloketen arrazoia ez dago garbi, baina, egunkari horren arabera, badirudi salmenta espekulatiboaren kontrako ekintza bati lotuta dagoela operazioa.

Joan den urtarrilean, espekulazioa salatzeko protesta-ekintza bat egin zuten Puyo agentzian, Hazparnen (Lapurdi). Badirudi Puyoko arduradunetako batek salaketa bat jarri zuela gero, aire girotuko sistemaren kontrolagailua falta omen zelako. Baliteke hori izatea gaurko atxiloketen kausa.

Handik zenbait hilabetera, maiatzean, berriz izan zen protesta bat Hazparneko agentzia horretan. Orduan ohartarazi zuten Puyok salaketa bat aurkeztu zuela, eta, momentuz, bost pertsona deitu dituzte deklaratzera horregatik.

Berria-ren esanetan, Baionako prokuradoreak ez du oraindik hitzik egin gaurko polizia-operazioari buruz, eta ez ditu atxiloketak baieztatu.

[Albistea eguneratzen ari gara]

EZ DAGO IRUZKINIK