AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: BBVA
2022/05/26 07:45

Aurreikuspen ilunak egin ditu BBVA banketxearen Institutuaren Foroko presidente Jose Antonio Hercek. Etorkizun ziurgabea omen dute zain Baby boom delakoaren belaunaldikoek —1946 eta 1964 artean jaiotakoek— eta haien ondorengoek; izan ere, Herceren esanetan, zahartzarorako "aurreztu ez badute", ezingo dira hilabete amaierara heldu adinekoak direnean, eta gaur egun dituzten etxebizitzak saldu beharko dituzte orduan. Hortaz, Hercek aurreikusi du ez direla "nahikoak" izango Gizarte Segurantzaren pentsioak.

Espainiako Estatuko pentsio sistemak aldaketa sakonak behar dituela dio, eta gogor kritikatu du "espainiarrek zahartzarorako aurrezkirik ez izatea". Azpimarratu du "oso erraza" dela "30 urtez zenbateko ziztrinak aurreztea", "erretiroaren bezperan 60.000 eta 70.000 euroko kapitaltxo bat" izateko.

Azaldu du ordurako "aurreztu ez duten" etorkizuneko pentsiodunek dirulaguntza osagarriak beharko dituztela, baina zalantzan jarri du laguntza horiek eman beharko liratekeen edo ez: "Nahikoa ona izango da hori [beharra duten pentsiodunek laguntzak jasotzea]; defizit handi baten kontura, orain arte bezala egiten jarraitzea [laguntza osagarriak ematea pentsiodunei]".

Herceren arabera, aurreztu beharrean, etxebizitzak erosi dituzte etorkizuneko pentsiodunek, eta horrek eragingo du askok jabetza horiek galtzea gero. Haien seme-alabek, beraz, ez dute etxerik jasoko oinordetzan, foroko presidenteak uste duenez. Aitzitik, alokairuan biziko direlakoan dago.

Pentsio sistemari dagokionez, bestalde, ondokoa ere adierazi du: pentsioak Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera eguneratuko badira, hasierako pentsioek gaur egungoak baino baxuagoak izan beharko lukete. Pentsioak murriztu beharko liratekeela esan du, hortaz, aurrerago "igo ahal izateko". Bestela, sistemaren "autosufizientea izateko gaitasuna okerragotuko" omen da.

EZ DAGO IRUZKINIK