Joan den apirilaren 14an, Azpeitiko (Gipuzkoa) plaza nagusian informazio-mahai bat jartzen saiatu zen Vox alderdia, EAEko hauteskunde-kanpainaren barruan. Hainbat eta hainbat pertsonak, baina, aurre egin zieten faxistei. Presio horren ondorioz, Voxekoak kanporatzea lortu zuten.
Protesta horri lotuta, 20 lagunen kontrako salaketa bat aurkeztu du Voxek. Azaroan eta abenduan zehar deklaratu beharko dute Azpeitiko epaitegian, faxismoaren kontra mobilizatzeagatik.