AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/11 10:44

Igande gauean, emakume bati eraso zion bere bikotekideak Gasteizen (Araba). Zumaia plazan izan zen erasoa: gizonak moto-kasko baten bidez kolpatu zuen emakumea. Liskar bat izan zuten taberna batean, eta horren ondoren jo zuen emakumea; gizonaren esanetan, bere motoa lurrera bota zuelako. Kolpe handi bat eragin zion eskuineko bekainean, kaskoarekin jota. Atxilo eraman zuten erasotzailea.

Gainera, igande eguerdian, emakume bati eta bere seme-alabei egin zien eraso bere bikotekideak. Emakumeari heriotza-mehatxuak egin zizkion gizonak, eta txankleta bat erabilita jo zituen 8 eta 11 urteko haurrak. Laguntza eskatu zuen emakumeak, eta azaldu zuen modu jarraituan egiten zizkiola tratu txarrak eta heriotza-mehatxuak bere bikotekideak, eta aste berdinean beste aldi batean ere eraso ziela seme-alabei; lurrera bota zituen.

Larunbat gauean, Gasteizen bertan, beste emakume bati ere eraso zion bere bikotekide ohiak. Festa batean topo egin zuten biek, eta zelo kontuak zirela-eta, emakumearen kontra jo zuen gizonak: zartada bat eman zion aurpegian, objektu zorrotz batekin eskuan eraso zion, eta sakelako telefonoa kendu zion.

Gutxienez hiru eraso Abanto-Zierbenan

Berriki jakinarazi dute, bestalde, joan den asteburuan neska adingabe batek eraso bat jasan duela Sanfuentes auzoko (Abanto-Zierbena, Bizkaia) jaietan. Larunbatetik iganderako gauean gertatu zen erasoa, zehazki.

EZ DAGO IRUZKINIK