Euskal Herrian, soldatapean lanean ari ziren hiru langilek galdu dute bizia azken bi egunetan. Herenegun, Iruran (Gipuzkoa) eta Zamudion (Bizkaia) hil ziren bi garraiolari, lan-istripu "ez-traumatiko" banatan. Goizuetakoa (Nafarroa) zen langileetako bat, eta Portugaletekoa (Bizkaia) bestea.
Atzo, bestalde, Oreretan (Gipuzkoa) zendu zen behargin bat, Gureak Lanean enpresan. LAB sindikatuaren esanetan, "ondoezak jota" hil zen bera ere.
Urtea hasi zenetik, gutxienez 30 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian, horietatik hamar "ez-traumatikoak".