AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: El Mundo
2020/02/24 14:06

Gaurko, hilaren 24rako, sei pertsona zeuden Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deituta. Arrazoia, preso politikoei egindako ongietorriak ustez antolatzea. Manuel García Castello epailea arduratuko da harrera horiek antolatzeko eta koordinatzeko egitura jakinik ba ote dagoen aztertzeaz, eta, horretarako, 2016tik 2019ra bitartean egindako 95 ongietorri ikertuko ditu. 

Auzipetuei "terrorismoa goratzearen delitu jarraitua" egozten diete. Gaur deklaratu dute, hala, Miren Zabaleta, Jorge Olaiz, Garazi Autor, Ikerne Indakoetxea, Alberto Matxain eta Irati Tobarrek. Urtebete baino gehiago darama zabalik auziak. Abokatuaren arabera, batez ere, Kalera Kalera dinamikaren inguruan galdetu die gaur epaileak.

Beste hitzordu bat martxoaren 3an

Beste sei pertsona ere deitu dituzte Madrilen deklaratzera, martxoaren 3rako. Guardia Zibilak urtarrilaren 22an atxilotu zituen haietatik lau, ongietorriekin lotuta orduan ere: Oihana Garmendia, Antton Lopez, Haimar Altuna eta Oihana San Vicente.

Juan Mari Olanok eta Julen Larrinagak ere martxoan deklaratu beharko dute auzitegian. 2008. urtean zigortu zituzten biak, Amnistiaren Aldeko Batzordeen aurkako auzian.

EZ DAGO IRUZKINIK