AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/03 10:16

Espainiako Auzitegi Nazionalak 2022an jarri zion 24 urteko espetxe-zigorra Iratxe Sorzabal preso politikoari, ETAren 1996ko bi ekintzari lotuta. Sorzabalek, baina, helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean: azaldu zuen Guardia Zibilak torturatu egin zuela atxiloaldian, eta birritan behartu zuela, bere borondatearen kontra, haiek eskatutakoa deklaratzera. Gorenak atzera bota zuen helegitea eta Auzitegi Nazionalaren ebazpena berretsi zuen, eta badirudi hautu berdina egin duela Auzitegi Konstituzionalak: berak ere atzera bota du Sorzabalek bertan jarritako helegitea.

2022an, Sorzabalen aurkako ebazpenaren berri ematean, Auzitegi Nazionalak esan zuen ez zela "erabat egiaztatuta" geratu torturak jasan izana. 2001ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, Hernanin (Gipuzkoa), eta askotariko torturak egin zizkioten: besteak beste, elektrodoak erabili zituzten bere kontra, lau haizetara zabaldutako irudiek argiki erakusten duten bezala. Sexu-abusuak ere pairatu zituen. Sorzabalek auzitegi aurrean azaldu zuen bere burua erruduntzat jo behar izan zuela, torturen ondorioz.

Auzitegiak onartu zuen bazirela Sorzabalen gorputzari egindako gutxienez hamar argazki, eta Madrilgo Institutu Anatomiko Forentseko zuzendariak aztertu zituela horiek. Haren ondorioa izan zen "kolore beltzeko orban batzuk" ikusten zirela baina "ezinezkoa" zela jakitea "zein zen horien jatorria", baina hipotesi sinetsezin bati heldu zion: orbanak "lehortzen" hasia zen "dermatitisaren" ondorio zirela iradoki zuen.

EZ DAGO IRUZKINIK