AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Hitzaldi bat, Donostiako Zentro Sozialistan.
2023/04/24 20:44

Bulegoak lekualdatu dituzte Donostiako (Gipuzkoa) Etxebizitza Sindikatuak eta Laneko Autodefentsa Sareak. Aurrerantzean, Donostiako Zentro Sozialistan izango dute bulego nagusi bat, hurrenez hurren, etxebizitzari eta soldatapeko lanari loturiko arazoak dituzten pertsonei laguntza, babesa eta aholkularitza emateko.

Aste honetarako jarri dituzte aurreneko bi hitzorduak Zentro Sozialistan, Egia auzoko Mundaiz kaleko 4. zenbakian. Asteazkenean, apirilaren 26an, Laneko Autodefentsa Sareko kideak izango dira bulegoan, 17:00etatik 19:00etara, soldatapeko lanean edonolako arazoak dituzten langileei laguntza eskaintzeko. Hurrengo egunean, ostegunean, ordu berdinean izango dira bulegoan Etxebizitza Sindikatuko kideak. Kasu horretan, etxebizitzarekin zerikusia duten arazoak dituztenek izango dute bertaratzeko aukera.

Donostiako Kontseilu Sozialistak apirilaren hasieran jakinarazi zuen Zentro Sozialista bat ireki duela hiriburuan. "Proletalgoaren autodefentsarako tresna gehiago sortzeko eta indartzeko" birjabetu dute espazioa nagusiki, eta ekimen ugari izan dira bertan azken asteetan.

Hona hemen Etxebizitza Sindikatuko eta Laneko Autodefentsa Sareko kide banak egindako adierazpenak, martxan jarritako bulego berriaren eta orain arte egindako lanaren harira:

EZ DAGO IRUZKINIK