AKTUALITATEA / Defentsa komunitatea
Aurtengo azken Erresistentzia Jaialdia egin du Beasainen Defentsa Komunitateak
Erresistentzia Kutxa indartzeko hainbat jaialdi izan dira aurten ere, eta joan den larunbatean izan zen ikasturteko azken hitzordua. Langile Kontrolpeko Espazioen aurkako errepresio ekonomikoari aurre egiteko dago martxan Erresistentzia Kutxa.
2024eko ekainaren 10
Aurtengo azken Erresistentzia Jaialdia egin du Beasainen Defentsa Komunitateak

Aurten ere Euskal Herriko hainbat herritan izan dira Erresistentzia Jaialdiak, Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak antolatuta. Horiek biribiltzeko, azken hitzordu bat jarri zuten aurreko larunbaterako, Beasaingo (Gipuzkoa) Gaztetxean. 22:00etan hasi zen jaialdia, eta bertan aritu ziren Igitaia, Berandu Baino Lehen, Rodeo eta Aurrez Aurre taldeak. Ondoren, DJ Mondongok jarraitu zuen gaua girotzen.

Badira zenbait urte Erresistentzia Kutxa martxan jarri zela Euskal Herrian, Langile Kontrolpeko Espazioen kontrako errepresio ekonomikoari modu bateratuan aurre egin ahal izateko. Kutxa hori hornitzeko eta indartzeko egiten dituzte Erresistentzia Jaialdiak han-hemenka, urtero.