AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/11/25 07:40

Oraindik ez da urtea bukatu, baina Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, jada zazpi dira aurten indarkeria matxistaren ondorioz erail dituzten emakume euskal herritarrak. Joan den urriaren 15ean atera zen argitara azken hilketa matxista, Zarautzen (Gipuzkoa): 53 urteko emakume bat erail zuen 47 urteko gizonezko batek.

Urteko lehenengo erailketa urtarrilaren 3an bertan gertatu zen, Barakaldon (Bizkaia), 84 urteko andre bat kolpeka hil baitzuen bere semeak. 63 urte ditu. Handik hilabetera, otsailaren 5ean, 74 urteko emakume bat hil zuen 47 urteko bere semeak.

Bi hilabetera, apirilaren 5ean, Haron (Errioxa) eman zuten erailketa matxista baten berri: jatorriz Gasteizkoa (Araba) zen emakume bat erail zuen bere bikotekideak. 36 urte zituen biktimak. 

Maiatzaren 30ean, berriz, hilketa bikario bat izan zen Bilboko (Bizkaia) Errekalde auzoan: 13 urteko neskato bat erail zuen bere aitak, eta larriki zauritu zuen haurraren ama. Alaba hil eta bikotekidea zauritu ostean, bere buruaz beste egin zuen erasotzaileak.

Handik egun gutxira, ekainaren hasieran, Marbellan (Malaga) erail zuen 53 urteko emakume bat bere bikotekideak. Gasteizkoa zen biktima hori ere. Ekainaren 7an atxilotu zuten hiltzailea; 47 urte ditu.

Bestalde, uztailaren 29an, 78 urteko andre bat hil zuen 85 urteko bere senarrak, Zizur Nagusian (Iruñerria, Nafarroa). Horren ondoren, esan bezala, urriaren erdialdean jakinarazi zuten beste erailketa matxista bat izan zela Zarautzen. Hori da ezagutzera eman duten azken kasua.

EZ DAGO IRUZKINIK