AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/04/24 09:23

Errakik azaldu duenez, bi zati ditu Aukerak giltzapean erreportajeak. Aurrenekoan, okupazioaren aurkako ofentsiba krisi testuinguruan kokatu eta, zehazki, zer mekanismoren bitartez gauzatzen den kontatzen du. Horrenbestez, higiezinen merkatuaren bueltan dauden segurtasun enpresen, legearen gogortzearen, desokupazio enpresa faxisten eta masa hedabideen rola aztertzen da. Bigarren zatian, berriz, okupazioaren kontrako ofentsibak Langile Kontrolpeko Espazioetan duen eragina aztertzen da, eta okupazioaren kontrako ofentsibari erantzuteko proposamen bat mahaigaineratzen da.

Erreportajean parte hartzen dute, besteak beste, Diego Delgado CTXT hedabideko kazetari eta antropologoak, Naomi Abad abokatuak, Stop Desokupa taldeko kide eta La Directa hedabideko kazetari batek, Maria Ortega abokatuak, Desokupa enpresak jazarritako Bartzelonako Raval auzoko emakume batek, Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuko kide batek eta Euskal Herriko hainbat txokotako Langile Kontrolpeko Espazioetako hiru kidek; hain zuzen, Lizarrako (Nafarroa) eta Laudioko (Araba) Gaztetxeko bi kidek eta Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialistako kide batek. Horretarako, Guadalajaran, Bartzelonan, Madrilen, Irunen (Gipuzkoa), Gasteizen, Iruñean (Nafarroa), Laudion, Lizarran eta Azpeitian egin ditu grabaketak Errakik.

Estreinaldia, Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Errakik dagoeneko jakinarazi ditu erreportajearen estreinaldiko datak. Emanaldiekin batera, solasaldi bat eskainiko dute Errakiko kideek. Lehen emanaldia Bilbon (Bizkaia) izango da maiatzaren 12an, 7Katu Gaztetxean.

Hona hemen estreinaldietako hitzorduen lekuak eta orduak:

  • Maiatzak 12: Bilbo. 18:30ean, 7Katu Gaztetxean
  • Maiatzak 18: Iruñea. 18:00etan, Burlatako Gaztetxean
  • Maiatzak 25: Gasteiz. 19:00etan, Gaztetxean
  • Ekainak 2: Donostia (Gipuzkoa). 18:30ean, Zentro Sozialistan
EZ DAGO IRUZKINIK