Beste eraso matxista baten berri eman dute Bizkaiko hiriburuan, Bilbon: atzo goizean, gizon batek sexu-erasoa egin zion emakume bati. Errekalde auzoan izan zen, kiroldegitik gertu dagoen eremu batean, eta atzo bertan atxilotu zuten erasotzailea. 25 urte ditu.
Goizeko 10:00ak aldera eman zuten erasoari buruzko abisua, Errekaldeko kiroldegitik gertu, erasotua izan zen emakumea aurkitu baitzuten inguruan. Kontusioak eta urradurak zituen, jasandako erasoaren ondorioz.