19:30ean Eskolapean elkartu da jende andana, eta Atxilotuei klase elkartasuna lelopean zeharkatu dituzte Lekeitioko (Bizkaia) kaleak manifestariek. Arratsaldetik ez da berririk izan; Deustuko (Bilbo, Bizkaia) polizia-etxean dituzte gatibu goizean herrian atxilotutako bi gazteak. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, antza, bideo-konferentzia bidez deklaratuko dute. Dirudienez, iazko maiatzean ekintza batean parte hartzea egozten diete bi gazteei.
Irakurri hemen goizeko atxiloketen inguruko albistea