AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
SOS Arrazismoak antolatutako kontzentrazioa, gaur, Bilboko auzitegien aurrean. Argazkia: SOS Arrazismoa Bizkaia
2021/04/22 17:56

Polizia-geldialdi arrazistei ez lelopean, SOS Arrazismoak elkarretaratze bat egin du gaur Bilboko (Bizkaia) auzitegien aurrean, Bilboko Udaltzaingoak egindako atxiloketa arrazista bortitz bat salatzeko, bai eta azken urtean areagotu diren poliziaren presentzia eta erasoak gaitzesteko ere.

Gertakariak

Arrazismoaren aurkako antolakundeak azaldu bezala, Bilboko Udaltzaingoak 34 urteko gizon senegaldar bat atxilotu du duela gutxi, droga  eramatea leporatuta. Nahiz eta droga arrastorik ez aurkitu, akusazioari eutsi eta nortasun-agiria eskatu zioten gizonari. Hura eroan ez eta etxean zuela erantzun ondoren, udaltzain batek bultza egin zion, irain arrazistak tartean.

Ondorioz, lurrera erori zen gizona, eta hiru udaltzainek bortizkeriaz hankapetu zuten. Lurrean mantendu zuten, miatzen hasi eta bost minutuz haren lepoaren gainean presioa eginez egon ziren poliziak. Gizonaren kexuei entzungor egin zieten udaltzainek eta, lekukoek nabarmendu dutenez, ez zuen erresistentziarik erakutsi, ez eta polizien aurka egin ere.

Udaltzainek polizia-etxera eraman zuen gizona orduan, eta gau osoa eman behar izan zuen ziegan. Hurrengo egunean gelditu zen aske, baina poliziak "autoritatearen aurka erresistentzia erakusteagatik" ezarri zion salaketa.

Egiturazko eraso arrazistak

SOS Arrazismoa Bizkaiak eraso horiek egiturazkoak direla nabarmendu du, bai eta "marko arrazista" baten testuinguruan besterik ezin direla ulertu. Horrela, protestan atxiloketa salatu du antolakundeak, bai eta polizia-geldialdi arrazistak ere.

EZ DAGO IRUZKINIK