AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/08 10:09

Espainiako Gobernuak aurreko urtean jakinarazi zuen lan-astea murrizteko esperimentu bat izango zela Espainiako Estatuan ere, eta joan den apirilean Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen proba pilotuaren parte izan nahi duten enpresentzako diru-laguntzen deialdia.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak aste honetan esan duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere aurrera doa asmo hori: lan-astea 32 ordura jaisteko aukera aztertuko duen lan-talde bat sortu dute. Talde horren ardura izango da lanaldia murrizteko proba pilotua aurrera eramatea, eta, horretaz gain, telelanari lotutako formulak aztertzea.

CCOO eta UGT sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak baino ez dute lan-taldea osatuko. Mahaira gonbidatuak izan diren gainerako eragileek ezezkoa eman omen dute, eta patronala lanaldia murriztearen kontra agertu omen da oraingoz.

Momentuz, eta teorian, beharginen lan-orduak gutxitu arren, soldatak ez lirateke jaitsiko.

EZ DAGO IRUZKINIK