Joan den astelehenean, maiatzaren 2an, 20 urteko gizon bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Aurreko igandean eraso zuen, hain zuzen, Gasteizko Santa Luzia auzoan. Erasoa jasan zuen emakumeak polizia-etxe batean salatu zuen gertatutakoa.