Joan den asteartean, emakume bat bahitzen ahalegindu zen gizon bat Bilbon (Bizkaia). Zorrotzako tren-geltokian izan zen: emakumea kolpatu eta indarrez atxiki zuen gizonak. Hainbat kolpe ditu emakumeak erasoaren ondorioz; sare sozialen bidez eman ditu argitara kolpeen irudiak.
Azaldu duenez, atxilo eraman zuten erasotzailea, baina, itxura denez, 72 ordu baino gutxiago igarotzean utzi zuten aske.