AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Garikoitz Aspiazu preso politikoa. Argazkia: Publico
2019/08/28 14:23

Frantziako Estatuak atzo adostu zuen Garikoitz Aspiazu eta Mikel Karrera preso politikoak Espainiako Justiziaren esku uztea, "itxi gabe" dauden auziak direla-eta, Espainiako Estatuan epaitu ditzaten. Epaiketaren ostean, Frantziako Estatura lekualdatuko dituzte berriz, espetxe zigorrak betetzen jarrai dezaten. Ez da bi presoak behin-behinean estraditatzen dituzten aurreneko aldia izango.

Aurreikuspenen arabera, Karrera izango da Espainiaratuko duten lehenengoa; hain zuzen, datorren ostiralean, abuztuak 30. Iraila erdialdean epaituko dute. Ustez ETA erakundeko bi kidek erabilitako furgoneta bat alokatzeagatik epaituko dute.

Irailaren 2an estraditatuko dute Aspiazu. 2001. urtean Jose Maria Lidon Bizkaiko Probintzia Auzitegiko epailea hiltzeko atentatuan parte hartu izana egozten diote, eta auzi horren harira epaituko dute oraingoan. Urtzi Murueta ere epaitu zuten gertakari horiek zirela-eta, baina errugabetu egin zuten.

Marixol Iparragirre ere estraditatua

Espainiako Audientzia Nazionalak duela lau urte egin zuen Marixol Iparragirre estraditatzeko eskaera. Hala, datozen asteetan Espainiaratuko dute, epaitua izan dadin. Luciano Cortizo Armadako komandantearen hilketagatik epaituko dute.

2004. urtean atxilotu zuten Iparragirre, Frantziako Estatuan, Mikel Albisu Mikel Antza preso politiko ohiarekin batera. Hala, 20 urteko kartzela zigorra ezarri zieten biei. Iragan urtarrilean Espainiaratu zuten Albisu, eta ez zegoenez itxi gabeko auzirik bere gain, aske utzi zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK