AKTUALITATEA / Soldata sistema
Artziniegako egoitzako langileen aurkako jazarpen sindikala salatuko dute gaur ere
La Encina egoitzan lan-egutegia adosteko ezintasuna zela-eta, hauteskunde sindikalak egin zituzten langileek. Haietako bi kaleratu dituzte ordutik, eta kontratuak iraungi dizkiete beste biri. Protestara joko dute berriz gaur arratsaldean, egoitzaren atarian.
2021eko maiatzaren 20
Artziniegako egoitzako langileen aurkako jazarpen sindikala salatuko dute gaur ere

Gaur, maiatzaren 20an, protesta egingo dute berriz Artziniegako (Araba) La Encina egoitzaren aurrean. Hala, haien lan-baldintzen defentsan antolatu diren langileen aurkako jazarpena salatuko dute beste egun batez. La Encinan lan-egutegia adosteko ezintasuna ikusita, hauteskunde sindikalak egin zituzten beharginek, haien exijentziak egin ahal izateko.

Dena den, "fede txarra" eta "errendimendu eskasa" egotzita, hauteskundeak izan zirenetik bi langile kaleratu ditu enpresak. Horretaz gain, ELA sindikatuaren esanetan, lan-kontratutak iraungi dizkiete beste biri.