AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Salón del Gas Renovable
2026/01/26 12:00

Biogasa ekoizteko makroplanta bat eraiki nahi dute Arroitzen (Nafarroa), ehunka milaka tona hondakin jasotzeko. Herritar ugari, baina, proiektu horren aurka mobilizatzen ari dira, eta oraintsu aurkeztu dizkiote 500 sinadura baino gehiago Nafarroako Ingurumen Departamentuari, euren kontrakotasuna erakusteko. Hala eskatu zioten Nafarroako Gobernuari ez dezala baimenik eman Arroitzen biometanizazio-instalazioa jartzeko.

Stop Biogas Arroniz Herri Plataformak beste deialdi bat egin du aste honetarako: asteazkenean, urtarrilaren 28an, Iruñean (Nafarroa) egingo du protesta bat, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren egoitza aurrean. 11:00etan izango da. Egun horretan, departamentu horretako sailburu Jose Maria Aierdirekin izango dute bilera bat plataformako zenbait kidek, eta horren harira antolatu dute elkarretaratzea.

"Gure helburua honako hau da: biometano makroplantak eta beste energia makroproiektu batzuk landa-eremuan ezartzearen aurkako jarrera adieraztea, proiektu horiek adostasun sozialik eta beharrezko ingurumen bermerik gabe bideratzen baitira", azaldu du plataformak. "Horrelako instalazioek osasunean, ingurunean eta landa-ereduaren garapenean duten eragina" azpimarratu dute, aurreratzeaz gain Tostada Aldarrikatzailearen Eguna izango dutela laster. Aurrerago emango dituzte xehetasunak.

EZ DAGO IRUZKINIK