AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Onda Vasca
2024/11/25 08:29

Etxerik gabeko familia bati eraso zioten urriaren amaieran, Arrigorriagan (Bizkaia). Industria-pabiloi bateko lokal batean bizi ziren orduan familiako lau kide, tartean, adin txikiko pertsona bat, eta haiek bizirik erretzen saiatu zen gizon bat. Ez dute argitu zein den euren egoera gaur egun, baina jabetza guztiak galdu zituzten sutean.

Urriaren 24an, gaueko 23:00ak aldera, familiak bizitoki modura erabiltzen zuen pabiloiari su eman zion gizonezko batek. Ikerketak argitu duenez, beheko solairuan eragin zuten sutea, familiak erabiltzen zuen lokalaren azpian, eta gasolina baliatu zuen erasotzaileak. Egun horren aurretik, mehatxu egin zion familiari.

Joan den asteburuan atxilotu dute 47 urteko gizonezkoa. Hilketa saiakera leporatu diote, baita industrialdeko zortzi enpresaren instalazioetan kalteak eragitea ere.

EZ DAGO IRUZKINIK