Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Zuerako kartzelatik Arrasateko (Gipuzkoa) Aita Menni ospitalgunera lekualdatu dute Kepa Arronategi preso politikoa. Buruko gaitz bat du gernikarrak; hortaz, Auzitegi Nazionaleko espetxe zaintzak iragan maiatzean onartu zuen erietxera tokialdatzea. Aurrerantzean, han beteko du ezarritako zigorra.
1997ko urrian atxilotu zuten Arronategi, Bilboko (Bizkaia) Guggenheim museoaren inaugurazioan Juan Carlos I Espainiako errege ohiaren aurkako atentatuan parte hartu izana egotzita. Orduan kartzelaratu zuten.