Arkaitz Agirregabiria del Barrio preso politikoaren gurasoek eta adin txikiko alabak auto istripua izan zuten asteartean, azaroak 4, Lannemezango kartzelara bidean. Zulatu eta leher egin zuen autoaren aurrealdeko eskuineko gurpilak; gidariak autoaren kontrola ez zuen galdu, baina istripuak sortutako berantarengatik, ezin izan zioten bisita egin Agirregabiria del Barriori.
2018ko ekainean lekualdatu zuten preso politikoa Fresnesetik Lannemezanera. Une honetan, gatibu duten espetxetik 330 kimometrora bizi da haren familia.