AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / The New Arab
2024/11/15 11:40

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) Lagunen Arabako Elkarteak aste honetan salatu du berekin kolaboratzen zuen militante saharar baten erailketa. Besteak beste, Tindufeko errefuxiatu-kanpalekuari lotuta egiten zuen lan Mohamed Ali izeneko kideak, eta berriki hil du Marokoko Armadak: anbulantzia batean zihoan Ali Mendebaldeko Saharan, marokoar militarrek drone batekin eraso egin eta bertan erail zuten arte.

Arabako SEAD-en Lagunen Elkartearen arabera, ibilgailuak mantentzeko eta konpontzeko lanez arduratzen zen Ali Gazuaniko tailer batean, eta "ezinbestekoa" da baliabide hori errefuxiatu-kanpalekuetako laguntza humanitarioa bermatzeko.

Espainiako Estatua ere seinalatu du kolektiboak, konplize modura: "Beste behin ere egiaztatu ahal izan dugu Marokok bereizketa militar eta zibilik gabe bonbardatzen duela, eta Mendebaldeko Saharako aire-espazioa erabiliz egiten duela hori, zeina Espainiako Estatuaren erantzukizuna baita, lurraldea administratzen duen potentzia den aldetik".

EZ DAGO IRUZKINIK