AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Arabako metalgintza sektoreko langileen elkarretaratzea, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan.
2022/04/04 19:49

Patronalaren "inmobilismoa" salatu zuten Arabako metalgintza sektoreko langileek eta, gaur, hiru greba egunetara deitu dute. Maiatzaren 18an, 24an eta 26an egingo dituzte lanuzteak, hain zuzen ere. Helburua lan-hitzarmena eraberritzea da, izan ere, lau urte daramatzate langileek itunaren berritzearen eske.

Beharginek azpimarratu dutenez, otsailaren 22an manifestazioa egin zutenetik, SEA patronalaren jarrera aldatu da baina, antza, aurrerapausoak ez dira nahikoak izan. Ondorioz, CCOO, LAB, ESK, USO eta CGT sindikatuek bat egin dute eta grebara deitu dute maiatzerako, apirilaren 12an negoziazio-mahaia batu ondoren.

Eskaerak hainbat dira, besteak beste, soldatak KPIaren arabera igotzea, gutxieneko soldata 1.400 eurokoa izatea, lanaldia mugarritzea edota kontratazio-iruzurrak ekiditeko neurriak ezartzea.

EZ DAGO IRUZKINIK