AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Arabako gasolindegietako langileen elkarretaratzea. Argazkia: @UGTFicaEuskadi
2022/04/21 10:53

Martxoaren 24an hasi ziren mobilizazioekin eta protestekin Arabako gasolindegietako langileak. Izan ere, Araba da EAEn hitzarmen propioa ez duen herrialde bakarra, eta han lan egiten duten 300 beharginek salatu dute baldintza okerragoak dituztela.

Hala, greba hasi dute gaur, apirilaren 21ean, lan-hitzarmen berri bat eskatzeko. Elkarretaratze batera deitu dute Uritiasoloko poligonoan (Araba), AEVECAR eta SEA patronalei negoziazio mahai bat irekitzea exijitzeko. Antza, maiatzaren 5era arte mobilizazioak egiteko asmoa dute langileek.

EZ DAGO IRUZKINIK