AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/10 08:19

2019 eta 2022 artean laukoiztu egin da "gorroto-delitu" gisa tipifikatutako ekintzen kopurua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eraso horien %52 arrazakeriari eta xenofobiari lotutakoak izan dira; 231 kasu, hain zuzen. Azken urteotan bereziki igo da gainera, 2021ean baino %42,6 eraso gehiago zenbatu baitziren 2022an. Arrazakeriaren eta xenofobiaren barruan, arabiarren aurkako erasoena izan da diskriminazio nagusia. Guztira, arabiarren aurkako 68 eraso arrazista salatu dira, eraso arrazisten eta xenofoboen guztizkoaren %30.

Arrazakeria eta xenofobia ez dira soilik faxismoaren gorakadari dagozkionak, baizik eta gizarte-formazio kapitalistei berezkoak zaizkien elementuak. Horren adibide argigarri bat dago Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bertan, non eskuin muturrak parlamentuan indar handia izan ez arren, aurreiritzi eta jarrera xenofoboak ugariak diren.

Arrazakeriaren eta xenofobiaren barruan, arabiarren aurkako erasoena izan da diskriminazio nagusia. Guztira, arabiarren aurkako 68 eraso arrazista salatu dira

Ikuspegiren 2023ko barometroaren datuek argi erakusten dutenez, EAEko biztanleek immigrazioaren fenomenoari buruzko pertzeptzio gaindimentsionatua dute. Batez beste, %21,4 atzerritarrak direla uste da, eta %13,7k iritzi dio "gehiegi" direla. Hala ere, pertsona migratuen benetako proportzioa %12,4 ingurukoa da, pertzepzio orokorraren ia erdia. Datu hori jakinda ere, %10ek oraindik uste du "gehiegi" direla.

EAEko biztanleek immigrazioaren fenomenoari buruzko pertzeptzio gaindimentsionatua dute. Batez beste, %21,4 atzerritarrak direla uste da, [...] pertsona migratuen benetako proportzioa %12,4 ingurukoa da

Gainera, hiru lurraldeetako biztanleen hiru laurdenek uste dute datozen bost urteetan atzerritar jatorriko biztanleriak gora egingo duela, batez ere magrebtar jatorrikoak, Hego Amerikakoak edo Saharaz hegoaldeko Afrikakoak. Horrez gain, auzoan edo etxebizitza-blokean bizilagun bezala pertsona migraturen bat edukitzearen inguruko iritzia eskatzean, galdekatutakoen %38,9 aurka agertzen dira. Hori ia zazpi puntuko igoera da 2013ko datuekin alderatuz gero, orduan %32,1 baitzeuden aurka.

Espainiako Estatuari dagokionez, World Values Survey erakundearen 2017tik 2022ra arteko datuek adierazten dutenez,  biztanleen %14k, gutxienez, ez lukete pertsona migraturik nahi auzoan. Jarrera horrek igoera nabarmena izan du, 2010-2014 aldian %8 baitziren, eta 2005-2009 aldian %7.

EZ DAGO IRUZKINIK