Atzo, ostegunean, lan-istripu larri bat izan zuen 59 urteko langile batek Arbizuko (Nafarroa) Utzubar industrialdean, eguerdian. Zerra batekin hatza moztu zuen, eta Iruñeko (Nafarroa) San Miguel Klinikara eraman behar izan zuten. Istripuaren ondorioz, hatza galdu du.
Bestalde, asteazkenean, 29 urteko kamioi-gidari batek izan zuen istripua Larragan (Nafarroa), NA-6100 errepideko 22. kilometroan. Errepidetik atera eta su hartu zuen ibilgailuaren trakzio-buruak, baina, zorionez, kamioitik bere kabuz ateratzeko gai izan zen langilea. Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu ziren, eta Larragako osasun-etxera eraman zuten garraiolaria.