AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/12/14 15:35

Duela hilabete baino gutxiago, azaroaren 18an, Baionako (Lapurdi) suprefektura aurrera protesta egitera atera ziren Ipar Euskal Herriko animazio sektoreko hainbat eta hainbat langile, soldatak igotzea eta, orokorrean, lan-baldintzak hobetzea exijitzeko. Orain berriz zabaldu dute grebarako deialdi bat aisialdi zentroetako eta animazio sektore publikoko nahiz pribatuko beharginek: atzo egin zituzten lanuzteak, eta hala egingo dute gaur ere.

Izan ere, azaldu dutenez, lanaldi partzialak dituzte animatzaile gehienek, eta Frantziako Estatuan ezarritako gutxieneko soldataren azpitik daude haien soldatak, 800 eta 900 euro artean. Hori dela eta, pairatzen duten prekaritatea salatzen dute, baita lanean jasan behar duten langile eskasia eta haurrak ondo zaintzeko duten ezina ere.

EZ DAGO IRUZKINIK