AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/12/08 14:12

Gaur goizean goiz atera dira Angeluko (Lapurdi) Dassault hegazkingintza enpresako langileak protesta egitera, soldaten igoera eta lan-baldintzen hobekuntza aldarrikatzeko. Protesten harira, fabrikaren aitzinean suzko barrikada bat egin dute.

Enpresako zuzendaritzak urtero bilkura bat egin behar du derrigor, hainbat baldintza erabakitzeko. 200 bat langilek une hori baliatu nahi izan dute haien aldarriak egiteko. Langileen ordezkarien arabera, 27 euroko soldata igoera lortua izan da soilik azken bi urteetan, eta horrek langile asko pobrezia-tasaren azpitik bizitzera behartzen dituela salatu dute, batez ere guraso bakarreko familien kasuan.

Pasa den astean, enpresako zuzendaritzak akordioei amaiera ematen zien agiri bat aurkeztu zuen, zeinetan ez ziren beharginen kezkak kontuan hartu, salatu dutenez. Bihar arratsaldean bilduko dira langileak zuzendaritzarekin, horren inguruan hitz egiteko.

EZ DAGO IRUZKINIK