AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/02 11:15

Gabi Daraspe, aurreko astean Martutenen (Gipuzkoa) espetxeratu zuten Mugimendu Sozialistako militantea, atzo geratu zen baldintzapean aske. Bere horretan jarraitzen du 2018an ezarri zioten sei hilabeteko espetxe-zigorrak, baina berriz eten dute sententzia.

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak ohartarazi duenez, oraindik irekita daude gazte urruñarraren aurkako bi auzi. Bi prozedura judizialak daude jardun politikoarekin lotuta, eta horietako batean, gainera, bi urteko kartzela-zigorra eskatzen dute Darasperentzat. 2016an Leioako campusean (Bizkaia) ikasleek egindako mobilizazio baten harira auzipetu zuten prozedura horretan —hemen azalpen gehiago—.

Hala, "mobilizatzeko arrazoiek hor segitzen" dutela nabarmendu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, eta mantendu egin du biharko Baionan (Lapurdi) antolatutako mobilizazioa. 19:00etan hasiko da manifestazioa Baionako San Andres plazatik.

"Krisi kapitalista garaian, indar errepresiboak azkartzeari ekin dio estatu kapitalistak, mobilizatzeko eta politika egiteko askatasuna murriztuz", salatu dute Kontseilu Sozialistako kideek. Darasperen absoluzioa exijitzeaz gain, "lan politikorako baldintzen" defentsan eta amnistia osoaren alde aterako dira kalera bihar, beraz.

EZ DAGO IRUZKINIK