AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Foruzaingoa
2025/06/24 07:27

Atzo, astelehenez, behargin bat hil zen lan-istripuz Altsasuko (Nafarroa) Auntzetan. Baso-lanetan ari zen 45 urteko logroƱoarra, zuhaitzen mozketa-lanetan hain zuzen ere, baina adar bat erori zitzaion gainera eguerdiko 13:00ak igarota. Bertan galdu zuen bizia.

Ia sei hilabete igaro dira urtea hasi zenetik, eta iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, gutxienez 29 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

EZ DAGO IRUZKINIK