AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/12/18 11:33

Abenduaren 8an bete ziren 25 urte faxista batek Aitor Zabaleta Realeko zalea Madrilen erail zuenetik. Erailketaren 25 urteurrenaren harira hainbat eta hainbat ekimen izan dira Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo, besteak beste, manifestazio jendetsu bat Donostian (Gipuzkoa), Bultzada taldeak deituta.

Bilbon (Bizkaia) ere antolatu zuten ekimen bat Zabaleta oroitzeko eta omentzeko, joan den larunbaterako. Hain justu, arratsalde horretan, Atletico Madrilen kontra jokatu behar zuen partida bat Bilboko Athletic taldeak (Atleticoko Bastión taldekoa zen Zabaleta erail zuen faxista). Larunbat goizerako, hala, Indautxuko Kirruli taberna inguruan zegoen jarrita hitzordu bat: 11:00etan bertaratzera deitu zuen Herri Norte Taldeak, Zabaletaren omenez.

Ertzaintzak, baina, boikotatu egin zuen faxismoak eraildako donostiarra oroitzeko deialdia. Hitzordua jarrita zegoen tokira sartu zen Polizia 11:30ak aldera, guztiz armaturik. Eremua erabat itxi zuen, eta bertan zeuden gazteak atxiki eta identifikatu zituen.

Horren ostean, inguruko hainbat lokaletara sartu eta goitik behera miatu zituzten poliziek; hala nola, Kirruli herriko taberna. Bertan zeuden langileak identifikatu eta gero, taberna miatu eta laban bat eraman zuten ertzainek, "froga" modura.

EZ DAGO IRUZKINIK