AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Irutxuloko Hitza
2022/11/02 23:28

Aste honetan bigarrenez, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak ezarritako hirugarren gradu bat baliogabetu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak: Mikel San Argimiro bigarren gradura eta beraz kartzelara itzularazi ostean, neurri berdina hartu du Aitor Esnaolarekin. Hortaz, preso politiko legorretarrak ere Martuteneko (Gipuzkoa) espetxera bueltatu behar izan zuen atzo arratsaldean. Bai San Argimirok bai Esnaolak hirugarren graduan egoteko legezko baldintzak betetzen dituzte.

11 urte baino gehiago egin ditu espetxean Esnaolak, eta zigorraren erdia bete zuen 2020an. Iazko apirilean Euskal Herriratu zuten, eta Eusko Jaurlaritzak joan den maiatzean onartu zuen hirugarren graduan sartzea. Azken hilabeteetan etxean bete du zigorra, hortaz.

Azken lau hilabeteetan, Eusko Jaurlaritzak ezarritako bost gradu progresio ezeztatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hala, hirugarren graduan zeuden bost preso politikok itzuli behar izan dute kartzelara; hain zuzen, Iñaki Bilbaok, Gorka Martinezek, Xabier Atristainek eta, berriki, Mikel San Argimirok eta Aitor Esnaolak. Beste zortzi preso politikoren gradu progresioei ere helegitea jarri die Fiskaltzak, eta ikusteke dago Espainiako Auzitegi Nazionalak horiek ere onartuko dituen edo ez.

EZ DAGO IRUZKINIK