AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/25 15:28

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak aurreko hilabetean aurkeztu zuen Zumaiako (Gipuzkoa) Etxape Zentro Sozialista, eta bertan martxan jarritako baliabide baten berri eman du jada: Aholkularitza Bulegoa. Kontseilu Sozialistaren esanetan, "autodefentsa sozialista antolatzeko bidean, ekarpen bat gehiago" izango da bulegoa.

Aurreko urtetik dago martxan eskualde horretako Laneko Autodefentsa Sarea, eta, oraingoz, sare horretako kideek eskainiko dute aholkularitza Etxapeko bulego berrian. Zehazki, soldatapeko lanari lotutako arazoak eta gehiegikeriak pairatzen ari direnei egin diete bertaratzeko gonbita, zalantzak argitu eta babesa eman ahal izateko.

Laneko Autodefentsa Sareak hiru hitzordu jarri ditu uda honetarako, eta horietan izango da Etxapeko Aholkularitza Bulegora hurbiltzeko aukera. Ekainaren 5ean, uztailaren 3an eta abuztuaren 7an irekiko dute, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

EZ DAGO IRUZKINIK