AKTUALITATEA / Gazte topagune sozialista
Agortu dira Gazte Topagune Sozialistarako sarrerak
EH Bildu-Sorturen debekuen gainetik, urriaren 13an eta 14an izango da Topagunea, Atarrabian eta Burlatan. Amaitu dira bono orokorrak nahiz larunbateko kontzertuetarako sarrerak.
2023eko urriaren 10
Agortu dira Gazte Topagune Sozialistarako sarrerak

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Abertzaleakek (IA) asteburu honetan egingo dute Gazte Topagune Sozialista, Atarrabian (Nafarroa) eta Burlatan (Nafarroa). EH Bildu-Sortuk ekimenari arrazoi politikoengatik jarritako debekuen gainetik, Topagunearekin aurrera jarraitzen dute gazteek, eta egitaraua moldatu dute: urriaren 13an eta 14an izango da; bi egunez, beraz.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, agortu dira jada Topagunerako sarrera guztiak; bono orokorrak, nahiz larunbateko kontzertuetarako tiketak. Larunbatean, beraz, ezingo dira kontzertuetarako sarrerak Totem aretoko leihatilan eskuratu, amaitu baitira jada.