AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Pete Hegseth (X)
2025/04/02 08:42

AEBek beren estrategia militarra aldatu dutela azaltzen du Pete Hegseth Defentsa idazkariak sinatutako eta The Washington Post egunkariak argitaratutako dokumentu sekretu batek. Txostenaren arabera, AEBek "disuasioa" lehenetsiko dute "Txinaren aurka", Errusiari aurre egitea Europar Batasunaren gain utziz. Testuak zehazten duenez, Pentagonoak Txina "mehatxu zentral eta berehalako bakarra" dela uste du, eta "Taiwanen inbasioa saihestea da bere helburu estrategiko nagusia".

Dokumentuak jasotzen duenez, lehentasunak berriz doitzeak esan nahi du AEBek "arriskuak hartuko" dituztela "beste jarduera-eremu batzuetan"; Europan, Ekialde Hurbilean eta Ekialdeko Asian estatubatuarrek duten parte-hartze militarra murrizteari erreferentzia eginez. The Washington Post-en esanetan, AEBetako administrazioak bere aliatuek "defentsan duten gastua handitu" dezatela nahi du, "Errusia, Iran eta Ipar Korea bezalako mehatxuei aurre egin" diezaieten.

Txosten ezkutua argitara atera izanak erreakzioak eragin ditu Europan, eta kezka piztu du Washingtonen jarrera aldaketa dela-eta. Izan ere, NATOk AEBen laguntza militarraren mende jarraitzen duen bitartean, atzera-egite estrategiko horrek Europar Batasunaren esku uzten du Errusiari kontra egiteko zeregina. Pentagonotik ez diote erantzun ofizialik eman informazioari, nahiz eta, egunkariak aipatutako analisten arabera, politika horrek AEBen eta Europar Batasunaren arteko aurrekaririk gabeko urruntzea markatzen duen.

EZ DAGO IRUZKINIK