AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / El Confidencial
2022/11/18 10:40

The Wall Street Journal egunkariaren arabera, akordio bat lortzear dira Amerikako Estatu Batuak (AEB) eta Hego Korea, hainbat hilabetetako elkarrizketen ostean: AEBek 155 milimetroko 100.000 obus jaurtigai erosiko dizkiete Hego Koreako arma ekoizleei, ustez, Ukrainara bidaltzeko. Berez, Hego Koreak publikoki hitzeman zuen ez ziola laguntza "hilgarririk" emango Ukrainari, baina hirugarren herrialde baten bidez egin du azkenean.

CNN hedabideak azaldu duenez, lehen 152 milimetroko artilleria-piezak zituen Ukrainak, baina duela bederatzi hilabete gerrak leher egin zuenetik, 155 milimetroko piezak helerazi dizkiote AEBek nahiz Mendebaldeko estatuek; horixe da NATOk dituen piezen neurri estandarra. Orain arte, AEBek neurri horretako ia milioi bat jaurtigai bidali dituzte Ukrainara.

Itxura denez, gainera, aurrerantzean ere izango dute armak nori erosi AEBek: zehaztapenik ez dute eman, baina Martin Meiners teniente koronelak onartu du Hego Koreako industria pribatuei armak erosteko elkarrizketak izan dituztela. Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeolek abuztuan adierazi zuen munduko arma hornitzailerik handienetarikoa izan nahi duela herrialdeak.

EZ DAGO IRUZKINIK