Adin txiko mutil batek asteazken arratsaldean jasan zuen eraso bat Bilboko (Bizkaia) Areatzako komun publikoan. El Correo-ren arabera, gizonezko batek bortxatu zuen bertan, eta lapurreta egin zion. Horren aurretik, erasotzaileak kalean jarraitu zion gazteari, eta komunera sartu zenean aprobetxatu zuen egoera lapurtzeko eta sexu-erasoa egiteko.
Salaketa aurkeztean, erasotzailearen deskribapen fisikoa eman zuen biktimak, baina badirudi oraindik ez dutela lortu bera identifikatzea eta aurkitzea. Autismoa du erasoa jasan zuen mutilak.