AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @erresidentziak
2019/09/19 11:37

Gaur, osteguna, greba-aldi berria hasi dute Gipuzkoako adin egoitzetako emakume langileek. Adierazi duten bezala, 30 egunez egingo dute greba, nahiz eta berau luzatzeko aukera zabalik uzten duten sektoreko lan baldintzak hobetu ezean.

Langileek elkarretaratzera deitu dute gaurko, 11:30ean Donostian (Gipuzkoa), Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean.

Bi urtez borrokan

Badira bi urte adin egoitzetako hitzarmena blokeaturik dagoela. 88 greba egun egin dituzte langileek pasa den ikasturtean, eta udako negoziazio mahaiaren osteko emaitza urriak direla-eta, "borroka azkeneraino eramateko prest" daude. Deialdi berriarekin, guztira, 118 greba egun izango lirateke.