AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/16 09:11

A Coruñan, abuztuaren amaieran eman zuten Zentro Sozialista baten irekieraren berri: A Fenda Zentro Sozialista. Besteak beste, seinalatu zuten "bere ofentsiba indartzen" ari dela burgesia, eta, horri lotuta, "erortzen" ari direla "proletalgoaren erreferentziazko tokiak"; "politika independentearen zentroak". "Politikari profesionalek dena hobeto doala saltzen duten bitartean, gure auzoak errepresioz, kontrolez eta desalojoz betetzen ari dira", gaineratu zuten.

A Fenda Zentro Sozialistaren helburua da, hain zuzen ere, "erreferentziazko leku bat" izatea "gure zapalkuntzaren oinarrien kontra borroka egin nahi duen ororentzat"; "gure antolakuntza ahalbidetzeko, klase-independentzia politikoaren pean". Izan ere, nabarmendu zuten Zentro Sozialista ez dela "leku bakartu" bat, "estrategia zabalago baten parte" baizik; "burgesiaren botereari aurre egin eta hiriko proletalgoaren beharrei erantzungo dien tresna bat".

Zentro Sozialista berria jendaurrean ezagutzera emateko, aurkezpen-saio bat antolatu zuten A Coruñako kideek joan den astebururako. Larunbat arratsaldean izan zen: etxebizitzaren problematikari buruzko hitzaldi bat egin zuten lehenengo, eta A Fendaren nondik norakoak azaltzeko saio bat ondoren.

EZ DAGO IRUZKINIK