Iruñeko (Nafarroa) Instrukzio Auzitegiko epaileak behin-behinean kartzelaratu du gizonezko bat, 9 urteko neska bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Senideak dira haurra eta erasotzailea; hain zuzen ere, lehengusuak. Autoan aipatzen denez, erasotua izan den neskak gurasoei eta eskolakoei eman die jasandakoaren berri.