AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/29 13:22

Siemens Gamesa enpresak kaleratze masibo bat egingo du mundu mailan. Denera 4.100 langile bidaliko ditu kalera, horietatik 430 Espainiako Estatuko zenbait bulegotan. Itxura denez, Zamudioko (Bizkaia), Sarrigurengo (Nafarroa) eta Madrilgo bulegoetan izango dira kaleratzeak, eta estatuko plantillaren %8,6 kanporatuko du mugimendu horren bidez.

Hiru bulego horietan, 3.300 pertsona inguruk jarduten dute gaur egun. Estatu osoan, 5.000 langile inguru dira; aipatutako hiru bulegoak eta bederatzi fabrika ditu enpresak. Hego Euskal Herrian, zehazki, 3.000 langile inguru aritzen dira soldatapean Siemens Gamesan. Zamudioko eta Sarrigurengo lantegiez gain, Mungian (Bizkaia), Asteasun (Gipuzkoa) eta Arazurin (Nafarroa) ditu lantokiak enpresak.

Joan den asteartean bildu zen enpresako zuzendaritza Europako ordezkaritza sindikalekin, tartean, Espainiako Estatuan. Kaleratutako langileak "hazkundeari" lotutako arloetan birkokatzen saiatuko omen da enpresa, eta lanpostu berriak ere sortuko omen ditu eremu batzuetan; hala nola, itsasoko energia eolikoari lotuta.

EZ DAGO IRUZKINIK