AKTUALITATEA / Errepresioa
Lau ikasle identifikatu dituzte Gasteizko campusean, Balluerka eta Urkulluren aurkako elkarretaratzean
Ikasle Abertzaleakek deituta elkarretaratzea egin dute gaur, Gasteizko Letren fakultatearen atarian. 'Haraba.info'-k jakinarazi duenez, lau ikasle identifikatu dituzte. Ikasturte hasierako ekitaldia zela-eta, ez direla ongi etorriak adierazi diete Nekane Balluerka eta Iñigo Urkulluri.
2019eko irailaren 11
Lau ikasle identifikatu dituzte Gasteizko campusean, Balluerka eta Urkulluren aurkako elkarretaratzean

Gaur, irailak 11, elkarretaratzea egin dute Arabako campuseko Letren fakultatearen atarian, Ikasle Abertzaleakek deituta. Ikasturte hasierako ekitaldia zela-eta, bertan izan dira Nekane Balluerka EHUko errektorea, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, besteak beste. Hala, azken urteetan bezala, mobilizazioa egin dute hainbat ikaslek, Ez zarete ongi etorriak lelopean. EHUko garbitzaileek ere egin dute protesta, lan hitzarmenaren aldeko aldarria ikur.

Haraba! campuseko proiektu komunikatiboak jakinarazi duenez, Ertzaintzak lau ikasle identifikatu ditu elkarretaratzean.