Lau euskal preso politikori 33 urteko kartzela zigorra ezarri berri die Espainiako Auzitegi Nazionalak, "eraso terrorista" egitea leporatuta. 2000. urtean Gasteizen (Araba) espetxeko funtzionario bat hiltzea egotzi zaie. Horrez gain, 305.000 euroko kalte-ordainak ere ordaindu beharko dituzte.
Duela aste batzuk, berrogeina urteko espetxe zigorra eskatu zuen bakoitzarentzat fiskaltzak, Ttotto komandoa osatzea eta funtzionarioa hiltzea egotzita. Akusatuek, baina, uko egin zioten deklaratzeari. Behin epaiketa amaituta, laurek bete beharko dute 33 urteko espetxe zigorra.