Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizazio deialdi indartsu bat egin du larunbat honetarako, urriaren 5erako. Urriaren 7aren lehenengo urteurrenaren atarian, manifestazio bat antolatu du Bilbon (Bizkaia), Palestinarekin elkartasunez. Palestinar erresistentziari babesa emateaz gain, Israelgo Estatu terrorista eta Mendebaldeko bere konplizeak seinalatuko ditu berriz.
Mobilizazio-deialdi horrekin bat egin dute Euskal Herriko 21 preso politikok, adierazpen baten bidez jakinarazi dutenez. Palestinako herriari elkartasuna adierazi diote, eta "herri zapalduen defentsarako eskubide zilegia" defendatu dute. Azaldu dute, gainera, 24 orduko baraualdi bat egingo dutela manifestazio egunean.
Ondoko presoak batu dira larunbateko deialdira: Aitor Kotano, Andoni Goikoetxea, Beatriz Etxebarria, Beinat Aginagalde, Dani Pastor, Dolores Lopez, Fernando Elejalde, Fernando Garcia, Garikoitz Etxeberria Goikoetxea, IƱaki Krutxaga, Irantzu Gallastegi, Jesus Mari Etxeberria, Jon Kepa Preciado, Jon Mirena San Pedro, Julen Atxurra, Lexuri Gallastegi, Mikel San Sebastian, Orkatz Gallastegi, Oskar Barrenas, Patxi Ruiz eta Xabier Garcia.