AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Gasteiz Hoy
2025/12/05 11:45

Udaltzaingoko bi polizia-agente epaitu dituzte berriki Gasteizen (Araba), 2023an adin txikiko gazte bati emandako jipoia dela-eta. Familiak hamar urteko inhabilitazioa eta urtebeteko kartzela-zigorra eskatu arren, bi urteko inhabilitazioa eta urtebeteko zigorra eskatu ditu fiskaltzak, nahiz eta onartu duen kontraesanak izan direla polizien deklarazioan eta "gehiegizkoa" izan zela esku-hartze poliziala. Sententziaren esperoan gelditu dira orain.

Bi udaltzainek 2023ko irailean eraso zioten Aimar izeneko mutilari, patinete elektrikoan zihoala zebrabide bat igaro zuela aitzakiatzat hartuta. Zortzi minutuz jarraitu zioten motoan, eta harrapatu zutenean bere gainera bota ziren, gaztea jada geldirik zegoen arren. Lurrera bota zuten orduan, eta ukabilkadak eta ostikadak eman zizkioten bertan, kolpeak eraginez eta sudurreko hezurra hautsiz. Gasteiz Hoy-k eman zuen gertakarien berri, eta atxiloketaren bideoa argitaratu zuen. 

Udaltzainen aurkako epaiketaz gain, ordea, Aimarren aurkako neurriak ere izan dira: isun administratibo bat jarri diote, agenteengandik ihes egitea eta zebrabidea zeharkatzea leporatuta.

EZ DAGO IRUZKINIK