AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Peter Cziborra/Reuters
2025/02/08 08:36

Lanaldiarekin lotutako gehiegikeriak berriro ere abusu ohikoenetako bat bezala ageri dira soldatapeko lanaren esparruan. 2024an zehar, Lan- eta Gizarte-Segurantzako Ikuskaritzak 20,2 milioi euroko isunak ezarri zituen lanaldiaren erregistroan atzemandako urraketak zirela-eta, lan-denborari eta aparteko orduei lotuta zehazki. 2023ko 18,6 milioi euroko muga gainditu zen iaz, ia %9ko igoera bat markatuz. Espainiako Lan Ministerioaren menpe dagoen erakunde horrek, gainera, 200.105 langile baino gehiago atzeman zituen arau-hauste horren eraginpean.

Hala eta guztiz ere, kopuru hori urtez urte handitzen ari dela kontuan hartuta, adituek diote kasu errealak askoz ere gehiago izan daitezkeela. Zehazki, 2024rako, ikuskaritzak 9.097 kasu ikertu zituen ordutegi-erregistroari lotuta, eta 1.869 arau-hauste identifikatu zituen hala (ikertutakoen %20,5), 2,99 milioi euroko isunak eraginez. Horri lan-denborarekin eta aparteko orduekin lotutako 38.600 kasu baino gehiago gehitu behar zaizkio. Horietan 13.681 arau-hauste atzeman ziren, eta 17,2 milioi euroko isunak izan zituzten emaitza modura.

Bestalde, 2024ko azken hiruhilekoko Biztanleria Aktiboaren Inkestak estimazio bat egin du beharginek kobratu gabe egiten dituzten ordu estrei buruz, Espainiako Estatuan: astean 2,8 milioi ordu, aurreko urtean baino %12,6 gehiago. Azken kalkuluen arabera, lan egindako aparteko orduen %40 ez dira ordaintzen. Gehien kaltetutako sektoreen artean garraiolariak eta biltegizainak daude, 100 langileko, astean 25,3 ordu estra egiten baitituzte kobratu gabe. Finantza-sektoreko langileak ere gertu dabiltza, aparteko 24,7 ordurekin.

EZ DAGO IRUZKINIK